Elkartu Nahi eguna egingo dute Zegaman uztailaren 11n
Bizikleta irteeran eta ondoren egingo den bazkarian parte hartu nahi dutenek, igandera arte dute izena emateko aukera, herriko Txanton tabernan.
Txirrindulariak Zegamara iritsi berritan, iazko Elkartu Nahi egunean. Iñaki Gurrutxaga Uztailaren 11n, Elkartu Nahi eguna egingo dute Zegaman. Herriko txirrindulari elkarteak bederatzigarren urtez antolatuko du ekimena, bizikleta zaleak elkartu eta eguna kirol eta jai giroan pasatzeko aitzakian. Irteera batekin ekingo diote egunari ohi bezala, 9:00etan. Lizarrusti inguruan egingo dute goizeko buelta, erritmo lasaiean. Lizarrustin bertan hamaiketakoa egingo dute eta ondoren, Zegamako Txanton tabernan bazkaria 14:30ean.
Parte hartzeko Txanton tabernan bertan eman behar da izena, uztailaren 5a baino lehen.













