Eliteko atleten ikuskizuna, zuzenean
X. Ordiziako Mitina jokatzen ari da gaur Ordiziako Altamira Estadioan. Goi mailako atletak pistan ikusteko aukera dute goierritarrek.
Txindoki Atletismo Taldeak antolatuta, hamargarren Ordiziako Mitina jokatzen ari da gaur, Ordiziako Altamira estadioan. Eliteko atletismo erakustaldia ikusteko aukera paregabea dute gaur goierritarrek.
18:00etan bertako atleten probak izan dira eta 18:30ean egin dute irekiera ekitaldia, dantzarien saioaren ondoren, erakunde desberdinetako ordezkariek banan bana zinta moztuta.
Haurren txanda etorri da ondoren, eta 19:00etatik aurrera hasiko dira kanporaketak eta finalak 21:15etik aurrera jokatuko dira. Parte hartuko duten atleta nabarmenen artean, ondorengoak ariko dira gaur Ordizian lehian:
100 metro
- Desiree Henry: Marka pertsonal onena: 11.06.
- Ander Garaiar: 10.28. Euskadiko errekor absolutua (2025) eta Europako sub20 txapelduna (2025).
- Eric Cardoso: 9.93.
- Felipe Bardi: 9.96.
- Guillem Crespi: 10.18.
400 metro
- Printassia Johnson: 50.53.
- Eva Santidrián: 51.35.
- Oscar Husillos: 44.73.
- Markel Fernandez: 45.95.
800 metro
- Rocio Arroyo: 1.59.17.
- Lorea Ibarzabal: 1.59.60.
- Marta Mitjans: 1.59.88.
- Daniela Garcia: 2.00.05.
- Martin Segurola: 1.47.75.
- Moad Zahafi: 1.43.69.
1500 metro
- Marina Martinez: 4.03.33.
- Mariano Garcia: 3.35.53. Munduko txapelduna Pista Estalian (2026).
100 metro hesiak
- Lerato Pages: 13.06.
110 metro hesiak
- Asier Martinez: 13.14. Brontzea Munduko Txapelketan (2022), urrea Europako Txapelketan (2022), urrea Europako sub23 Txapelketan (2021), bi aldiz Espainiako Txapeldun (2020, 2022) eta Olinpiar Jokoetan 6. postua (2021).
Luzera
- Fatima Diame: 8.64 metro. Bi aldiz brontzea Munduko Txapelketan (2024, 2025) eta 8 aldiz Espainiako txapeldun luzera jauzian
- Irati Mitxelena: 6.76. Espainiako Txapeldun (2022).
- Lester Lescay: 8.35. Brontzea Europako Pista Estaliko Txapelketan (2025).
- Jaime Guerra: 8.17.
- Iker Arotzena: 7.85.
Pisua
- Belen Toimil: 18.80.
- Maria Vicente: 13.84.













