Tzelzi irabazle
Legazpiko lagun arteko futbol zazpi txapelketaren finala jokatu da gaur Irene Paredes futbol zelaian. Festak herrigunean jarraituko du arratsalde-gauean.
Irene Paredes futbol zelaian giro ederra izanda aurten ere.Izaro Villarreal. Legazpiarrentzat egun handia da gaurkoa, futbol zazpi txapelketaren finalaren aitzakian. Irene Paredes futbol zelaia izan da goiz-eguerdi partean festa gune nagusia.
11:00etan, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko da, Olimpia eta Patrulla taldeen artean, eta 12:30ean, final handia, Tzelzi eta Bayern de los Caidos taldeen artean.
2026ko txapelketaren sailkapena honela geratu da:
1. Tzelzi
2. Bayern de los caidos
3. La patrulla
4. Olimpia
Sari banaketaren ondoren, herrigunera iritsi da festa, herri bazkarian elkartu baitira txapelketan parte hartu duten jokalariak, bakoitza bere taldeko elastikoarekin. Aurten 37 talde izan dira lehian, 500 jokalari, neska eta mutil.
Parrandak arratsaldetik ordu txikiak arte iraungo du, Zker elektrotxarangaren laguntzarekin.













