Espetxeetara martxak egingo dituzte, presoen eskubideak aldarrikatzeko
Goierritik Zaragozako Daroka eta Zuera espetxeetara joango dira, otsailaren 20an. Ezker abertzaleak martxan jarri duen 'Abian' gogoeta prozesuan presoek ere parte hartzea nahi dute
Euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatu eta sakabanaketa politika salatzeko asmoz, Espainiako eta Portugalgo kartzeletara martxak antolatu ditu ezker abertzaleak. Goierri behetik, Zaragozako Daroka eta Zuera espetxeetara joango dira, hilaren 20an. Autobusetan apuntatzeko zerrendak ohiko tokietan daude.
Irteera larunbat goizean izango da. Autobusa 06:30ean aterako da, Beasaingo Bernedo Eneko aparkalekutik. Aurrena Darokako presondegira joango dira, eta ondoren, Pako Mujika ordiziarra preso duten Zuerako espetxera.
Autobusean izena emateko 10 euro ordaindu beharko da. Zerrendak, honako tokietan egongo dira, gaurtik aurrera:
- Legorreta. Olason.
- Itsasondo. Kaxintanen.
- Ordizia. Herrikoan
- Zaldibia. Joxepanen.
- Beasain. Arranon.
- Lazkao. Ansoategin.
- Ataun. Troskaetan.
- Idiazabal. Izparren eta Xumen
- Segura. Elorripen.
- Urretxu. Motzen eta Gaztelekuan.
- Zumarraga. Amalurren eta LABen egoitzan.
- Legazpi. Kukue, Karibe Zaharra eta Lekanazpin.













