'Amets zirkoa salgai' ikuskizuna bihar Seguran
SEGURA // Iparra-Hegoa kultur astea girotzeko ekitaldien barruan, bihar, Amets zirkoa salgai ikuskizuna eskainiko dute Ion Martinezek eta Saroia Rojok, Segurako Botikaxahar kultur gunean, 19:00etan hasita. Datorren asteburuko ekitaldia ere prest dauka...
Iparra-Hegoa kultur astea girotzeko ekitaldien barruan, bihar, Amets zirkoa salgai ikuskizuna eskainiko dute Ion Martinezek eta Saroia Rojok, Segurako Botikaxahar kultur gunean, 19:00etan hasita. Datorren asteburuko ekitaldia ere prest daukate dagoeneko antolatzaileek: Berako (Nafarroa) Petti abeslariak kontzertua egingo du, Elorripe tabernan, 23:00etatik aurrera. Iparra-Hegoa, martxoaren 7tik 13ra bitartean egingo da.













