On-line saltzeko doako programa aurkeztu dute
Hemendik aurrera Ordiziako dendetako merkatariek on-line bidez saldu ahal izango dituzte beren produktuak. Comercioelectronico.eus programa aurkeztu dute, eta hori ahalbidetuko du programak.Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun arloak...
Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun arloak eta SPRI Enpresa Garapenerako Agentziak sustatu duten programa da comercioelectronico.eus webgunea. Ordiziako Udaleko merkataritza arloaren laguntzari esker, atzo aurkeztu zieten proposamena Ordiziako merkatariei. Azaldu zutenez, merkatarientzako salmenta pertsonalizatua eta praktikoa egiteko eta mantenu errazeko programa da.
Merkataritza elektronikoa
Salmentak eta erosketak on-line egiteko aukera luzatzen du doaneko programak. Saltoki eta merkatari bakoitzak duen produktua eta publikoa aztertzea izango da lehenengo pausoa, eta ondoren, pertsonalizatutako proiektu bat egingo dute. Programa berri honek laguntza eta ezarpen integrala emango die merkatariei. Bost lan-jardunalditan baloratuko dute aditu batzuek merkatari bakoitzarentzat zein den estrategia hoberena online munduan presentzia izateko. Interesa duenak comercioelectronico@spri.eus helbidera idatzi dezake.













