Ordizia, Ataun, Oiartzun eta Beasainera joan dira Antzar Kros txapelak
Lazkaoko 14. Antzar Krosa igande goizean jokatu zen, Lazkaon, Zubierreka aldeko zelaietan. Eskola adineko haurrentzat izan da aurtengo lehiaketa, alebin eta infantil mailetakoentzat. Eñaut Aldanondoren oroimenekoa izan da.Kimuen mailan, Txindoki talde...
Kimuen mailan, Txindoki taldeko korrikalariak ziren guztiak. Nesken proba Naroa Iturriotz ordiziarrak (Jakintza) irabazi zuen, Araitz Mendia lazkaotarraren (San Benito) eta Naia Iraolaren aurretik.
Alebin mutiletan, hiru ataundarrek hartu zuten podiuma, denak Joxemiel Barandiaran herri eskolakoak: Aimar Aierbe txapeldun, Markel Galparsoro bigarren eta Aratz Lasa hirugarren.
Maila horretan 26 korrikalarik parte hartu zuten, 13na mutil eta neska. 1.800 metro eta 1.300 metroko lasterkaldiak izan zituzten, hurrenez hurren.
Haur mailan
Eguneko bigarren txanpan infantilak aritu ziren, neskak lehenbizi (1.800 metro) eta mutilak azkenik (2.700 metro). Jatorriz aniztasun gehixeago izan zen, baina Txindoki atletismo taldekoak ziren gehienak.
Nesketan Oiartzungo Ane Etxebeste (Haurtzaro) izan zen garaile, Iraia Mendia lazkaotarra (San Benito) bigarren eta Irati Esnaola hirugarren.
Mutilei dagokienez, Loinazpe institutuko Ander Gabardinok esprintean segundo batengatik irabazi zion Oianguren institutuko Natnael Hidalgo ordiziarrari. San Benitoko Jon Etxeberria geratu zen hirugarren.
Eguerdian, plazan, haur txikiagoek egin zuten korrika.













