Beasaingo Igartzako Arku Tiraketa Kluba 25. urteurrena ospatzen hasiko da asteburuan. Horretarako, Espainiako beteranoen arku tiraketa txapelketa antolatu du Loinatz futbol zelaian. 50 urtetik gorakoentzako lehiaketa da. Larunbatean, 14:00etan hasiko...

Igartza Arku Tiraketa Klubeko hainbat kide.
Beasaingo Igartzako Arku Tiraketa Kluba 25. urteurrena ospatzen hasiko da asteburuan. Horretarako, Espainiako beteranoen arku tiraketa txapelketa antolatu du Loinatz futbol zelaian. 50 urtetik gorakoentzako lehiaketa da. Larunbatean, 14:00etan hasiko da, eta igandean, 09:00etan. Ander Telleria arku tiraketa klubeko kideak aurreratu duenez, Espainia osotik ehun bat arku tiralari etorriko dira. Beasaingo taldetik bost kidek hartuko dute parte.