Legorretako jaietako dastaketarako laguntza eskatu dute
LEGORRETA // Azentzio jaietan, ostegun arratsaldeko erromerian sagardo dastaketa eta txorizo egosi jana izango dira, aurreko urteetan bezala. Kultura lantaldeak deialdia egin du hori antolatzen laguntzeko; talde bat nahi dute. Lagundu nahi duenak udale...
LEGORRETA // Azentzio jaietan, ostegun arratsaldeko erromerian sagardo dastaketa eta txorizo egosi jana izango dira, aurreko urteetan bezala. Kultura lantaldeak deialdia egin du hori antolatzen laguntzeko; talde bat nahi dute. Lagundu nahi duenak udaletxera hots egin behar du (943 08 50 50, kultura.legorreta@euskalnet.net).