Dorronsoro xake txapelketako garaile Zaldibian
Zaldibiako bigarren xake txapelketa jokatu zuten aurreko ostiralean.
Beñat Murua eta Julen Dorronsoro txapelketako finalistak.Zaldibiako Udala Julen Dorronsorok Zaldibiako bigarren xake txapelketa irabazi zuen aurreko ostiralean Gaztelu elkartean. Guztira 12 lagun bildu ziren xake-taularen inguruan lehian. Jokalari bakoitzak 10 minutuko denbora mugatua zeukan. Dorronsorok finalean Beñat Murua izan zuen aurkari.













