Zazpi profesionalak batuta, hamahiru izango dira Espainiakoan lehiatuko diren Goierriko txirrindulariak
Alex Aranburu ezkiotarrak, Ion Izagirre ormaiztegiarrak, Xabier Berasategi olaberritarrak, Gari Ugarte legazpiarrak, Nicolas Alustiza zumarragarrak, eta Xabier Isasa eta Alex Diaz urretxuarrek ere parte hartuko dute Espainiako Txapelketan.
Alex Aranburu Strade-Bianchen, Ion Izagirre ondoan duela. TeamCofidis Sabiñanigon (Huesca, Aragoi) jokatuko dira bihartik igandera Espainiako Txirrindularitza Txapelketako lasterketak, bai errepidekoak bai erlojupekoak. Junior eta 23 urtez azpiko mailetan sei goierritarrek hartuko dute parte, eta gaur baiezta daiteke profesionalen tropelean aritzen diren Goierriko zazpi txirrindulariak ere lehian ariko direla.
Alex Aranburu ezkiotarra (Cofidis Team), Ion Izagirre ormaiztegiarra (Cofidis Team), Alex Diaz urretxuarra (Caja Rural RGB) eta Euskaltel-Euskadin korritzen duten laurak: Xabier Berasategi olaberritarra, Gari Ugarte legazpiarra, Nicolas Alustiza zumarragarra eta Xabier Isasa urretxuarra.













