Ostiralean Usurbe Antzokian Beasain Institutu Publikoko antzerki tailerrak 'Stralurtar Stories' antzezlana aurkeztuko du. Zazpi istorio kontatuko dituzte Rosa Rojoren zuzendaritzapean

Beasain Institutu Publikokoko antzerki tailerreko kideak.
Zazpi istorio motz. Zazpi arazo desberdin. Horiexek kontatuko dituzte ostiralean Usurbe Antzokian, 19:00etan, Beasaingo Institutu Publikoko antzerki tailerreko kideek. Euskaraz kontatuko dituzte istorioak.
Seme-alabak-gurasoak, mugak amodioan, etxeko lanen partekatzea, lanaren falta, «alienazioa» lanean eta adiskidetasuna gaiak oinarri dituzten istorioak taularatuko dituzte
Starlurtar Stories lanarekin. «Arazoak denboraz gaindikoak direla ematen du, eta gu antzezlanean arazo horiek gure planetatik ateratzen saiatu gara; beharbada, uxatuz, urrun gera gaitezen… Baga, biga, higa, laga… Stralurtar Stories bihurtuz».
Rosa Rojoren zuzendaritzapean ariko dira aktore gazteak.
Arantxa Ortizek eta Judith Arrondok
Tipula erdia eta limoia istorioa kontatuko dute (Yolanda Garcia Serranok egina); Leire Mendiak eta Izar Foronik
Hau gerra da (Yolanda Garcia Serrano); Clara Smidthk eta Iraitz Sarasolak
Errusiar plana (Aurora Mateos); Eneko Pizarrok eta Olaia Luquek
Ehun puntu (Carlos Garcia); Lierni Riconek eta Maialen De Carlosek
Plaza handia (Nestos Villazon); Maider Iztuetak eta Eneko Pizarrok
Sardeskarekin bikotea (Jesus Campos); eta Leire Mendiak eta Mari Garciak
Bidali nazazu Whatsappa (Fernando J. Lopez). Istorioen itzulpena Jesus M. Munduatek egin du. Laguntzaile ugari izango dituzte: Maddi Pecharroman, Maddi Sola, Maddi Iraeta, Ane Garmendia, Saioa Arregi eta Carla Chirinos.