Larunabtean da Legazpiko Futbol-zazpi txapelketa handiaren festa
Finala jokatuko da eguerdian Irene Paredes zelaian, Tzelzi eta Bayern de los Caidos taldeen artean. Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek, bazkari eta musika eta guzti.
Tzelzi taldea Larunbatean ospatuko da Legazpiko futbol festa handia, futbol-zazpi txapelketaren finalarekin. Irene Paredes futbol zelaian hasiko da guztia 11:00etan, hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituen partidarekin: Olimpia eta Patrulla izango dira lehian.
Final handia 12:30ean jokatuko dute Tzelzi eta Bayern de los Caidos taldeek.
Goizetik izango da festa giroa kirol gune osoan, baina egun osora zabalduko da, batez ere finala erabaki eta sariak futbol zelaian bertan banatu ondoren.
Azokan jarraituko du festak. Han elkartuko dira bazkaltzeko txapelketan parte hartu duten jokalariak. Aurten 37 talde izan dira lehian, 500 jokalari, neska eta mutil. Gehienak joango dira bazkarira, bakoitza bere taldeko elastikoarekin. Bazkalondoan eta arratsaldean musika izango dute, Zker Elektrotxarangarekin. Parranda gaueko ordu txikiak arte luzatuko da.
EGITARAUA:
11:00. Olimpia-Patrulla, 3. eta 4. postuak erabakitzeko.
12:30. Finala: Tzelzi-Bayern de los Ciadiso.
14:00. Sari banaketa.
15:00. Bazkaria Azokan
17:45. Zker elektrotxaranga
Babesleak
Legazpiko Gaztetxea, udala, Txo!Esna txosna batzordea, Ilinti merkatari elkartea, KTE kaleko tabernari elkartea, Arbizu edariak, Konekt ile apaindegia, Txepetxa taberna, Aitxuri jatetxea, Okela harategia, eta Attiko eta Zuzen diseinu grafikoko estudioak.

Bayern de los Caidos

Patrulla

Olimpia












