EMTF-Informa Energia eta Zero Zero-Oleta Berri taldeek irabazi dute Zumarragako herri olinpiada
Atzo arratsaldean Kirolzale Herri Olinpiadetako finalak jokatu zituzten Zumarragako plazan. Iota gimnasioak prestatutako fitness funtzional probak egin zituzten. Gizonezko/misto kategorian EMTF-Informa Energia taldea nagusitu zen. Bigarren postuan RMF-Aitube Berri sailkatu zen eta hirugarrenean APV-Igartua Burdindegia. Emakumezkoen kategorian, Zero Zero-Oleta berri taldea nagusitu zen. Bigarren Olinpi-hadak-Osane izan zen eta hirugarren LMIX-Loidi Galdarategia.













