Ipuin kontaketa gaur Legorretan, Maite Francoren eskutik
LEGORRETA // Legorretan gaur narrazioaz eta ipuinez gozatzeko aukera izango dute 4 eta 6 urte bitarteko txikiek. Maite Franko ipuin kontalari hondarribiarra izango dute gonbidatua herrian. Horrela, urte bitarte horretako haurrentzako irakurketa saioa e...
LEGORRETA // Legorretan gaur narrazioaz eta ipuinez gozatzeko aukera izango dute 4 eta 6 urte bitarteko txikiek. Maite Franko ipuin kontalari hondarribiarra izango dute gonbidatua herrian. Horrela, urte bitarte horretako haurrentzako irakurketa saioa eskainiko du udal liburutegian, 18:00etan hasita. Irakurriko duena Isilka misilka, isiltasunaren zaindaria liburua izango da.