Furunda eta Mendizabal musikariek '2 poliedro' joko dute Lazkaon, gaur
Akordeoiaren eta txistuaren uztarketatik ateratako musika entzun ahalko da, gaur, Lazkaoko San Prudentzio ermitan. Aitor Furundarena soinu jotzaile goierritarrak (Ordizia, 1970) eta Garikoitz Mendizabal txistulariak (Zestoa, 1976) 2 poliedro diskoko pi...
Iazko urtearen bukaeran aurkeztu zuten diskoa. Guridi, Sarasate, Scarlatti, Vivaldi, Dowland, Isidro Antsorena, Pedeloy, Gorosarri eta Gorka Hermosa konposatzaileen lanen interpretazioak dira. Soinurako eta txisturako moldatu dituzte, bi artistek.
Disko bikoitza da 2 poliedro. Bitasunarekin jokatu dute, alde batetik: «Bi musikari, bi musika tresna, bi lagun, bi disko». Poliedroaren alde ugaritasuna dakar, bestetik: «Batez ere estilo askotako musika».
Urrea klasiko, zilarra berri
Urre koloreko diskoa musika klasikoaren sokatik lotu dute. Zilar kolorekoan, berriz, musika tradizionala, zelta, aintzinakoa, dantzak eta euskal doinuak sartuta osatu dute.













