Lazkaotarrak Aralarko mendi-herri galduan
Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak antolatutako igandeko mendi ibilaldia Aralarrera izan zuten lazkaotarrek. Baina paraje ezezagun edo gutxi aditutako batera: Agiregi herri galdura. Madotzetik oinez abiatu, eta San Migelerantz jo zuten. Erdi Aro...

Amalur elkarteak eta San Benito ikastolak antolatutako igandeko mendi ibilaldia Aralarrera izan zuten lazkaotarrek. Baina paraje ezezagun edo gutxi aditutako batera: Agiregi herri galdura. Madotzetik oinez abiatu, eta San Migelerantz jo zuten. Erdi Aroan populatuta egon zen Agiregi, eta oraindik elizaren eta borda batzuen aztarnak badira —argazkian—.