Lazkaoko Gaztelekua asteburuan itxiko dute, udazken arte
LAZKAO // Denboraldia jai nagusien atarian bukatuko du Lazkaoko Gaztelekuak. Asteburu honetan egongo da irekita azken aldiz, urrira arte. Ekimen bereziak antolatu dituzte, agurrerako. Etzi Ordiziara joango dira, Goierriko 7 Orduak kirol saioa ikustera....
LAZKAO // Denboraldia jai nagusien atarian bukatuko du Lazkaoko Gaztelekuak. Asteburu honetan egongo da irekita azken aldiz, urrira arte. Ekimen bereziak antolatu dituzte, agurrerako. Etzi Ordiziara joango dira, Goierriko 7 Orduak kirol saioa ikustera. Igandean askaria eta dantzaldia dituzte, eta taldearen argazki batekin koadroa egingo dute, oroitzapen modura.