Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Kontxatik Igartzako barandara

Beasain
Kultura

Oria ibaiaren bazterrean barra klasikoko ikuskizuna egingo dute, bihar Beasaingo eta Tolosako ballet ikasleek hartuko dute parte

2016/04/29
Goierriko Hitza
beasaingo_Ballet_eskola Lehen aldiz 1997an egin zenetik,  Donostiako Kontxako baranda ballet dantzariz betetzen da Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira. Inguruko ballet ikasleek eta irakasleek kalera ateratzen dute ikasgela barruko barra ikastaldia, balleta sustatu nahian. Kontxako barandarekin batera, Oria ibaiaren inguruko beste bi baranda ere ballet ikasleentzat erreferentzia bihurtzen ari dira: Tolosako Zerkausikoa eta Beasaingo Igartza monumentu multzokoa. Kontxakoaren eta Tolosakoaren ondotik, Beasaingoaren txanda da oraingoan. Bigarren aldiz egingo dute, bihar, 12:00etan. Tolosako eta Beasaingo ballet eskoletako ikasleak eta irakasleak elkartuko dira han.  Beasaingoak ere izan ziren Tolosan. Azken hamasei urteetan, Gala Nieto ordiziarra da Beasaingo ballet eskolaren arduraduna, eta, haren ustez, ingurune paregabea da Igartza aldea balleta ezagutarazteko. «Kontxako barandatik zabaltzen ari da ballet ikuskizuna beste herri batzuetara». Hori bai, baranda guztietan ariketa berak egiten dituzte. Goierriren kasuan, Beasainen dago eskualdeko ballet eskola bakarra. Lauzpabost ikaslerekin hasi zen, eta, aurten, hogei bat haur dabiltza. Gutxi da, Nietoren ustez: «Nik Tolosa dut eredutzat; Tolosan 200 ikasletik gora dabiltza». Beasaingo kasuan, gehien-gehienak haur direla hurbiltzen dira, asko «arropa arrosak eta makillajeak erakarrita». Nietoren ikasle guztiak neskak dira. «Dantzari profesionalak badaude, baina eskoletan gutxi dabiltza. Bi eskurekin kontatuko nuke 16 urteotan izan dudan mutil kopurua». Ordiziarraren ustez, «dantza klasikoa ez dago modan», baina mutilak ere behar dituzte. «Pertsonaia asko mutilak izaten dira. Ipuin bat edo obra bat hartzen duzu, eta ezagutzen duzu mutilik gabeko ipuinik? Oso ipuin gutxi daude. Mutilez mozorrotzea edo beti ipuin bera errepikatzea da aukera». Urte bukaerako erakustaldia ere prestatzen ari dira Beasaingo ballet eskolan. Normalean, musika moldatuta daukaten ipuinak aukeratzen dituzte. Gaur egun, haur eta gaztetxo gehienek eskolaz kanpoko bestelako jarduerak aukeratzen badituzte ere, dantza klasikoaren onurak asko dira, Nietoren ustez. «Gorputzaren koordinazioa lantzen da, eta gorputzaren posizio edo jarrera desegokiak zuzentzen laguntzen du». Horrez gain, gorputz adierazpena, oreka, psikomotrizitatearen garapena… ere lantzen dira balletarekin. «Gorputz osoa lantzen da». Nietok uste du balleta ikasten txikitan hastea komeni dela, zazpi bat urterekin. Nieto bera zortzi urterekin hasi zen lehenengo pausoak ikasten, Beasainen, Kontxi Aranburu irakaslearekin. Gazterik hastea komeni dela kontuan hartuta, familiaren babesa izatea ere ez da erraza izaten. «Oso gaztetan hartu behar da erabakia. Adin txikikoa izango da, eta familiaren babes osoa behar da horretarako, ekonomikoa ere bai». Nietok dioenez, oso garestia da ikastea bera, eta baita balleterako jantziak eta oinetakoak ere.
Gala_Nieto«Ballet dantzari profesionala izateko, Euskal Herritik kanpora joan behar da derrigorrean» Gala Nieto (Ballet irakaslea)
Balletean sakontzeko helburuarekin, Nieto Donostiako kontserbatoriora joan zen lehenengo, eta Bilbora ondoren, balleta ikastera. Dantzari profesionala izateko bidea oso zaila da, ordea. «Frantzian egon nintzen, audizioak egiten. Eskolak badaude, baina oso-oso garestiak dira, eta beka oso gutxi daude». Irakaskuntzari heldu zion orduan. Dantza sustatzea Nietok emandako datuen arabera, gaur egun, Hego Euskal Herrian, Gasteizen eta Bilbon dago balleta ikasteko aukera. «Baina ez dago ballet konpainiarik. Irakaslea izan nahi baduzu, aukera izango da, baina, dantzari profesionala izateko, Euskal Herritik kanpora joan behar da derrigorrean». Batez ere, hiriburuetan antolatzen diren dantza ikuskizunetara ikusle asko bertaratzen da, eta arrakastatsuak izaten dira emanaldiak, «baina bertako dantzariek ez dute bertan aritzeko aukerarik». Ordiziarraren ustez, erakundeen ardura litzateke dantza klasikoaren aldeko apustua egitea.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut