Segurako eliza eta egoitzaren arteko begiralekua berrituta
SEGURA // Segurako Udaletik jakinarazi dutenez, elizaren eta San Juan eta Magdalena egoitzaren artean dagoen begiralekuko barandan aldaketak egin dituzte: kristalaren ordez, egurrezko egitura jarri diote barandari. Egin berria duten egokitze lan horrek...
Segurako Udaletik jakinarazi dutenez, elizaren eta San Juan eta Magdalena egoitzaren artean dagoen begiralekuko barandan aldaketak egin dituzte: kristalaren ordez, egurrezko egitura jarri diote barandari. Egin berria duten egokitze lan horrekin, mantenimendu lanak erraztu nahi izan dituztela azpimarratu dute udal ordezkariek.













