Lazkaok bakarrik lortu du abantaila argia, eskuan, Herriarteko estreinakoan
Atauni 1-2 irabazi dio, Auzoetan. Zumarragak 2-1 galdu du Oñatin. Palan, Ordiziak eta Olaberriak bana egin dute Errenteria eta Oiartzunen aurkakoetan. Lazkaok bi partidak galdu ditu Deban
Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren hasierako jardunaldian, ezin esan oso oparoa izan denik Goierriko ordezkarientzat. Abantaila puska bat Lazkaok eskuz lortu du soilik, Ataunen bizkar. Zumarragak 2-1 aurka du neurketa. Palan Olaberriak du kanporaketa orekatuen, Oiartzunen aurka bana egin baitute, etxean. Nahiz eta Ordiziak ere bana egin, tanto diferentzia handia du aurka, itzulirako.
Goierritarren arteko derbi ikusgarriak ireki zuen, ostiral arratsean, Herriartekoa. Ataungo Auzoetan, Ataun eta Lazkao aritu ziren aurrez aurre. Kadeteetan 17-22 irabazi zieten Lazkaoko Lasa-A.Garmendiak Ataungo Apalategi-Etxeberriari. Gazteetan, ataundarrak nagusi (22-15), Zubizarreta-Olano eta Ruiz de Larramendi-M. Garmendiaren artean. Nagusietan, atzera Lazkao irabazle: Insausti-Bereziartuk 22 eta 19 menderatu zituzten Arratibel-Zaldua.
Zumarragak ezin Oñatin
Oñatira egin zuen bisita Zumarragak, ostiralean. Kadeetan 22-2 galdu (Iker Goiburu-Aitor Vega ziren zumarragarrak), gazteetan ere 22-20 galdu (Hodei Mendizabal-Jokin Sanchez-Arevalok) eta nagusietan 7-22 irabazi zuten Ander Quina-Beñat Ibañezek.
Palako beste hiru ordezkarien artean, Olaberriak eta Oiartzunek bana egin zuten, ostiralean, Olaberrian. Paleta larruz Arantzegi-Olaranek 24-35 galdu zuten Antxin-Juanesekin; pala motzean, Arrieta-Garridok 40-31 irabazi Aizipuru-Argoteri. 2 tanto atzetik da Olaberria.
Ordiziak, Beti-Alain, 11-35 galdu (Luzuriaga-Erize, Eskisabel-A.Pichel aurka) eta 40-34 irabazi zuten (Aranburu-Letamendia, Martinez-Pichel). Partidatan bana dira, baina 18 tantoko desabantaila dute ordiziarrek.
Lazkaok, herenegun, bi partidak galdu zituen Deban, palaz: Oiarbide-Ibarguren II.ak 35-30, eta Ibarguren I.a-Andonegik 40-28. Oso zail dute bira ematea.













