Goierriko bost Eskola Txikiak batuta, euren eguna ospatzen ari dira gaur arratsaldean Itsasondon.
Ezkio-Itsasoko, Zeraingo, Olaberriako, Gabiriako eta Itsasondoko Eskola Txikiak euren eguna ospatzen ari dira gaur Itsasondon. Urtean behin elkartzen dira beti Goierriko eskola txikiak, elkar ezagutu, eskola txikiak bizirik daudela ospatu eta indarrak batuta aurrera egiteko helburuarekin. Aurten Itsasondoko eskolari egokitu zaio antolaketa. Hurrengo hitzordua ekainean dute eskola txikiek, Gipuzkoa mailan egingo den Eskola Txikien festan. Aurten, Ikaztegietan izango da.
Arratsaldean, 16:00etan egin dute ongi etorri ekitaldia eta testigua pasatzea pilotalekuan. Ondoren talde ezberdinetan banatuta jolas kooperatiboen txanda izan da. Iluntzerako afaria egingo dute pilotalekuan bertan, ondoren musikaz girotuta amaituko dute eguna.