Mozorroen eguna dute gaur Beasainen eta kuadrillak jantzi koloretsuak soinean irten dira goizetik kaleak festaz girotzera.
Loinatz jaien bigarren eta azken asteburuan bete-betean dira beasaindarrak. Mozorro eguna dute gaur eta kuadrillak mozorroak soinean kalera atera dira giro ederrean. Arratsaldean mozorro lehiaketaren sari banaketa egingo dute txosna gunean, 17:30ean.
Goizak baina gehiagorako ere eman du. Elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa egin dute Loinazko San Martin plaza azpian. Musika ere ez da falta izan kaleetan.
Arratsaldean eta bihar ere jarraituko du festak, datorren urtera arte agur esan aurretik.
Arratsaldean:
16:00etan: gazteen xake txapelketa, Murumendi ikastetxean.
18:00etan: indarkeriarik gabeko gunea, Bideluze plazan.
20:00etan: Tekno gaua txosna gunean, Elektropeña (Kaiolatik), Frolicsome (Spectrum), Garmen (PSY Colectif) eta Ralph (PSY Colectif).
23:00etan: Garilak 26 taldearen kontzertua, Bideluze plazan.
Bihar:
09:00etan: Iturengo Aurtizko Joaldunen esnadeia.
11:00etan: Beasaingo XVI. Dantza topaketa: dantzarien ibilaldia auzoetatik abiatuta.
12:30etik 13:45era: Beasaingo XVI. Dantza topaketa: Kale Nagusian egingo dute dantza. Amaiera, Erauskin plazan.
17:30ean: Dantzaokea eta play-backa, Bideluze plazan.
17:00etatik 19:00etara: Beasaingo XVI. Dantza topaketa, Loinazko San Martin plazan.
18:00etan: Herri kirolen ikuskizuna, Gernika pasealekuan.
20:30ean: Deabru Beltzak taldearen eskutik, Su a feu kale ikuskizuna, Gernika pasealekuan.