Martxan da Urola Garaia BTT Maratoia
Egunak argitu orduko, goizeko 8:30ean eman zaio hasiera Urola Garaia BTT bizikleta maratoiari. Guztira 447 txirrindulari irten dira, iaz baino gehiago. Txalaparta doinuez lagunduta eman zaio hasiera maratoiari[/caption]Irteera Areizaga-Kalebarren plazan
Egunak argitu orduko, goizeko 8:30ean eman zaio hasiera Urola Garaia BTT bizikleta maratoiari. Guztira 447 txirrindulari irten dira, iaz baino gehiago. Txalaparta doinuez lagunduta eman zaio hasiera maratoiari[/caption]Irteera Areizaga-Kalebarren plazan iragarrita bazegoen ere Gernikako Arbola plazan elkartu dira azkenean parte hartzaileak, eguraldi txarra dela eta. Urtero bezala, aurten ere bi ibilbide dituzte aukeran txirrindulariek: 80 kilometrokoa bata, eta 47koa bestea.
Ibilbide luzekoek Goierri garaiko lau mendi ezagunenen gailurrak igo beharko dituzte: Legazpiko Korosti (951 metro), Urretxuko Irimo (896 metro), Ezkio-Itsasoko Izazpi (967 metro) eta Zumarragako Beloki (651 metro). Ibilbide motzekoak Korostitik eta Irimotik pasatuko dira.
Argazkia galeria ikusi hemen.
Ikusi maratoiaren bideoa jarraian: