Uemak Legorreta onartuko du Udalerri Euskaldunen Egunean A. vierbücher
Uemak larunbat honetan, maiatzaren 28a, ospatuko du Udalerri Euskaldunen Eguna Leitzan. Beste hainbat herriren artean, Legorreta onartuko dute mankomunitateko kide moduan. Legorretako Udalak apirileko osoko bilkuran erabaki zuen UEMAn sartzea, EH Bildu...
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urteko Batzar Nagusia egingo du larunbatean Leitzan, festa eta aldarrikapena uztartuko dituen ekitaldian. Euskaldunek 25 urtez egindako ekarpena gogoratu nahi dute antolatzaileek. Horretarako egitarau betea eta bideoklipa ere prestatu dituzte. Legorreta kide izendatzearekin, Goierrik 8 herritako ordezkaritza izango du bertan, Altzaga, Arama, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Itsasondo, Segura eta Zaldibia ere kide baitira.
Zer da Uema?
1988 amaieran sortu zen Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, Euskal Herrian Euskaraz elkartearen ekimenez, 30 udalerri euskaldunek Euskararen Erabilpena Normalizatzeko Udal Arautegia onartu zutenean.
Egun 73 kidek osatzen dute eta ostiral honetatik aurrera 76k, Dima eta Ziortza-Bolibar (Bizkaia) eta Legorreta gehituko baitira. Bete beharreko baldintza nagusia herritarren %70a euskalduna izatea da. Udalak euskaraz funtzionatzea eta Uemako gainerako udalekin batera hizkuntza politika aurrerakoiak egiteko borondatea izatea ere kontuan hartzen dituzte.













