Katalunia, Eskozia eta Flandriako ordezkariekin autodeterminazioari buruzko mahai-ingurua egingo dute larunbatean Legazpi dorretxean
Europar hiritarren batzordearen Euskal Herriko taldeak, ICEC-Euskal Herriak, estaturik gabeko nazioen autodeterminazioari buruzko mahai-ingurua antolatu du larunbaterako. 17:00etan egingo dute, Zumarragako Legazpi dorretxean. Katalunia, Flandria eta Eskoziako kideek parte hartuko
Europar hiritarren batzordearen Euskal Herriko taldeak, ICEC-Euskal Herriak, estaturik gabeko nazioen autodeterminazioari buruzko mahai-ingurua antolatu du larunbaterako. 17:00etan egingo dute, Zumarragako Legazpi dorretxean. Katalunia, Flandria eta Eskoziako kideek parte hartuko dute. Hasieran poesia eta dantza saioa egongo da eta 19:00etan Maddi Zubeldiak eta H-Edenek kontzertua egingo dute.