Uda dastatzen hasteko, nobedade asko
Denboraldiko lehen kuiatxoak, luzokerrak, kukuluak, baratxuri buruak eta azenarioak, besteak beste, atzo ekarri zituzten azokara.
Salmahaitik salmahaira ibiltzean produktu berriak ikusteak ematen duen poza, merkatuek berezko duten ezaugarrietako bat, atzo bizitzeko moduan izan ginen. Sasoi berriaren seinale ugari ziren. Lehen azenario berriak, esate baterako. Orandik txikiak eta ba- kantzearen ondorioz bildutakoak ziren, probetxu bikoitza ateraz: saltzeko prest batetik, euroan sorta, eta lurrean utzitakoei mesede ederra tokia eginez.
Lehen kuiatxo edo kalabazinak ere baziren. Mota ugari aurkeztu zituen Arantxa Iparragirre Montesenekoak: berdeak eta horiak, borobilak eta luzeak. Saltzailearen arabera, kiloka ziren salgai (bi euroan kiloa), edota banaka ( euro batean). Baziren nobedade gehiago: baratxuri burua (0,5 euro bakoitza) eta luzokerra ere bai izana izenari ezin egokiago doakio, luze eta okerra den pepinoar i (1,5 euro bakoitza). Uraza edo letxuga eta kukulu berriak ere ikusi ditugu.
Gerezia saldu eta umorea banatu Ekainean ’12 hilabete, 12 produktu’ kanpainako protagonista gerezia izan da. Lana umorez hartu zuen atzo Jon Ander Iriartek. Tolosako etxe horri egokitu zitzaion, plazan propio jarritako tokian, Milagroko gereziaren salmenta. Okasioaren arabera apainduta agertu zen Iriarte. Jantzita zituen ‘belarritakoak’ horren lekuko.Eta tokika, piper gutxi batzuk ikusten dira, lagin gisa, Gernika, italiarra edo luze eztia, baina oraindik pipermina da nagusi. «Nik landatu berriak ditut oraindik» esan zigun Kontxi Aiestaran oreindaindarrak, beraz, oraindik ere izango da horiek jateko aukerarik. Erremolatxa, arbizuria, babak, edo ia itxusitzen hasiak diren ilarrak ziren atzo udaberriko gustuen artean. Zizak, bestalde, erakargarritasun handia du oraindik, nahiz eta ia gutxitzen hasia den, ez kopurua bakarrik, baita saltzaileak ere. Atzo Gasteizko Garbiñe Barandiaran ez zen etorri eta Lasa eta Basoaren artean 340 kilo jarri zituzten salgai, 10 eta 30 euro artean kiloa. Onddo eta zizahoriak ziren mikologia atala osatzeko. San Joanak hurbiltzen ari dira eta urrun ikusten dute oraindik Sanjoan sagarra baserritarrek. «Pepita asko erori zaio», edota pepita hartu berri duenekoa ahoz aho zebilkiten atzo. Eguraldiak lagundu ezean, santuaren bedeinkapena ez du nahikoa sagar horrek.
- Aste honetako azokako prezioak












