Bihar Segurako plazan aurkeztuko dute dantza txapelketaren 40. urteurrenaren harira. San Joan txirrindulari proba, eta toka eta bola txapelketa ere jokatuko dira festa aurreko asteburuan

Zaldibiako Olaeta auzoan dago Goizane eraikina eta bertan kokatzen da baserriko produktuak eraldatzeko gunea. Aspalditik dago prest, azpiegiturak eta makinaria badaude. Martxan jartzea besterik ez da falta. Hori dela eta, Eraldaketa Gunea Martxan taldeak agerraldia egin zuen atzo herritarren 1.000 sinadura lortu dituztelako Goizane martxan jartzeko eskatuz.
Helburuak eta eskaerak
Gipuzkoan ugari dira ingurua errespetatuz bertan ekoizten eta saltzen jarraitu nahi duten baserritarrak. Kalitatezko elikagaiak eskaini nahi dituzte, trukean prezio duina eskuratzeko helburuarekin.
Baserri txikietan diru laguntzak mugatuak izaten dira eta bizirauteko efizientzia, dibertsifikazioa, transformazioa edota salmenta zuzena ezinbesteko ildoak dira. Ikuspegi horretatik, Zaldibian eraikita dagoen transformazio gunearen aukera baserritarrentzako oso interesgarria dela dio Eraldaketa Gunea Martaldeak.
Gune hori Gipuzkoa osoari zerbitzua eskaintzeko sortua da eta Gipuzkoako eskualde guztientzat «erreferentziazko proiektua» bihurtu daitekeela dio baserriatrren ordezkaria den Ander Kerejetak. «Bagara hamaika baserritar, bide industrialari lotu gabe, lurrari lotutako elikagaiak sortzen ditugunak» gehitu du.
Aldeko 1.000 sinadura
Apirilean baserritarren atxikimendua eskatu zuten. Kalitatezko elikadura «baserritarren ardura bakarrik» ez dela eta sistema bidezkoagoa eraikitzea «denon mesederako» dela gehitu zuten.
Agerraldi hark lortu du nahi zuten eragina. Batetik, gunea martxan jartzea eskatu zuten. Hori momentuz lortu ez badute ere, herritarren 1.000 sinadura bildu dituzte eta gaur Gipuzkoako Foru Aldundira eramango dituzte. «Sinadurekin ez gara geldituko eta hurrengo pausoa Zaldibiako Udalari eta aldundiari bilera bat eskatzea izango da» esan zuen Eraldaketa GuneaMartxan taldeko ordezkariak atzo. Sinatu duten guztiei eta atxikimendua adierazi dietenei eskerrak emanez amaitu zuen atzoko agerraldia Kerejetak.