Udaletxean diru laguntzak eskatzeko epea irekita dago
DIRU LAGUNTZAK // Legazpiko Udalak irekita ditu diru laguntzak eskatzeko deialdiak. Hezkuntza sailekoak irailaren 30era arte eska daitezke, gazteriakoak eta euskarakoak urriaren 31ra arte, eta norberarenak azaroaren 10era arte. Udaletxeko webgunean (le...
DIRU LAGUNTZAK // Legazpiko Udalak irekita ditu diru laguntzak eskatzeko deialdiak. Hezkuntza sailekoak irailaren 30era arte eska daitezke, gazteriakoak eta euskarakoak urriaren 31ra arte, eta norberarenak azaroaren 10era arte. Udaletxeko webgunean (legazpi.eus) ikus daitezke eska daitezkeen diru laguntza guztiak eta lortzeko bete beharreko baldintzak. Eskaera orriak ere webgunetik bertatik har daitezke.