Korrikalariak dortsalak hartzen.
Beasaingo Gernika pasealekuko pilotalekuan Ehunmilak, Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendiko korrikalariak pilatzen ari dira, bakoitzak dagokion dortsala hartu, txipa jarri, motxila erakutsi, poltsak hartu eta elastikoak hartzeko. Atzera kontua hasi da beraz korrikalarientzat.
1.100 korrikalarik eman dute izena hiru lasterketetan, tartean dira 174 goierritar.