Legazpi auzokoek bazkaria antolatu dute hilaren 17rako
Zumarragako Legazpi auzokoek bazkaria antolatu dute hilaren 17rako. Bertan egingo dute. Artiz eta Hiri Lorategikoak ere gonbidatuta daude. 13:00etan poteoa egingo dute eta 14:30ean bazkaria izango da. Ondoren, dantzaldia egingo
Zumarragako Legazpi auzokoek bazkaria antolatu dute hilaren 17rako. Bertan egingo dute. Artiz eta Hiri Lorategikoak ere gonbidatuta daude. 13:00etan poteoa egingo dute eta 14:30ean bazkaria izango da. Ondoren, dantzaldia egingo dute. Txartelak Bits ileapaindegian eta Eire eta Alexander tabernetan jarri dituzte salgai, 35 eurotan. Menua honakoa da: entsalada, otarrainxka, frijituak, makailaoa bizkaitar erara, txahal biribilkia, tarta, izozkia, ardoa, kafea eta kopa.