Oporrak pasatzera etorri diren Saharako haurrei ongi etorria
Mikel Urretagoiena (The machetazo taldeko bateria-jotzailea)
Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek oporrak gure artean pasatzera etorri diren Saharako zazpi haurrei ongi etorria egin diete. Ekitaldia Urretxuko udaletxean izan da eta hiru herrietako alkateek eta alderdi guztietako ordezkariek parte hartu dute. Aurten zazpi haur etorri dira, iaz baino bi gehiago. Hala ere, garai batean gehiago etortzen ziren. Urte batean hamabost etorri ziren. Hare Haizea elkarteak familiei elkartasuna eskatu die.
Datozen asteetan haurrek hainbat ekintzatan parte hartuko dute. Asteburuan, adibidez, Lukin herrira joango dira. Bertako haurrek diru bilketa egin zuten beraien alde kanpamenduetan uholdeak egon zirela jakin zutenean eta dirua jasotzera eta eskerrak ematera joango dira. Igerilekura joango dira eta gauean jaima batean lo egingo dute nahi duten guztiek.
Bestalde, haurrak ospitalera eta dentistarengana ere joango dira, Zumarragako ospitalaren eta Itziar Ayllon Oñatibia dentistaren elkartasunari esker. Haurrek duten arazo nagusietako bat asma da, desertuan arnasten duten harearen erruz. Begietako arazoak ere izaten dituzte, eguzkiaren erruz.