Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Iztuetaren dantzei buruzko hitzaldia eta erakustaldia egingo dute Ormaiztegin

Ormaiztegi,Zaldibia
Kultura

Zumalakarregi museoak, Bergarako Besarkadari buruzko erakusketaren barruan, Juan Inazio Iztuetaren inguruko saioa antolatu du. Mikel Sarriegik egingo du hitzaldia

2016/07/13
Goierriko Hitza
Dantzari_Txikien_Eguna_Zal

Dantzari gazteak Zaldibian, Juan Inazio Iztueta zenaren etxearen atarian. Bere irudia dago jarrita, Kutxaren gainean.

Ekainaren 9an inauguratu zuten Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan 1839 Bergarako Besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa erakusketa. Bertan, Bergarako Besarkada ospetsuaren ikonografia eta bibliografia aztertzen dira. Horrez gain, besarkadaren ondorengo ospakizunen berri ere ematen du. Juan Inazio Iztueta zaldibiarrak hainbat dantza prestatu zituen ospakizun haietarako, eta Zumalakarregiko erakusketan aipatzen da haren lana. Erakusketaren osagarri, ostiralean Iztuetaren dantzei buruz gehiago jakiteko aukera izango da Ormaiztegin. Mikel Sarriegi beasaindarrak Iztuetaren dantzen inguruko azalpenak emango ditu, 19:00etan, udaletxepeko aretoan. Sarriegik hamabost urtetik gora daramatza Iztuetaren dantzak ikertzen, eta beste dantzari batzuen testigantzak jasotzen,  dantzen garapena aztertzeko. Ostiraleko hitzaldian, zaldibiarrari buruzko bitxikeriak kontatuko ditu, bideo, dantza pauso, janzkera eta beste hainbat materialen bidez: Zergatik jaso zituen Iztuetak dantza batzuk bakarrik? Nola jaso zituen? Nola aldatu dira dantzatzeko erak urte hauetan lurralde bakoitzean?. Hitzaldia didaktikoa izango da. «Ez da oso sakona izango, ez dagoelako adituei zuzenduta», esan du Sarriegik. Hitzaldia amaitutakoan, 19:30 aldera, Iztuetaren dantzen erakustaldia egingo dute Aurtzaka taldeko dantzariek. Udaletxepean hasiko dira, eta plazan jarraituko dute. Zehazki, Bergarako Besarkadaren lehenengo urteurrenean Bergarako ospakizun jaialdian egin zituzten dantza berberak egingo dituzte Aurtzakakoek. Sarriegiren hitzetan, dokumentatuta dago Iztuetak jaialdi hartan parte hartu zuela. «Eta ez hori bakarrik, egin zituen dantzen deskripzioak ere jasota daude; hori oso lagungarria da guretzat, orduko dantzak nolakoak ziren interpretatu ahal izateko», azaldu du. Juan_Inazio_IztuetaDantzak eurak baino gehiago, dantzen garapena nolakoa izan den ikertzea eta ezagutaraztea interesatzen zaio Sarriegiri. Dantza batzuk aukeratu ditu, eta emanaldian zehar azalpenak emanez joango da. «Dantzak, izatez, ez dira gaur egungoen oso ezberdinak; esan liteke nahikoa mantendu direla», esan du beasaindarrak. «Baina egia da xehetasunetan badirela aldaketak, eta xehetasun horiek azalduko ditugu».
Iztueta, idazle eta dantzari Juan Inazio Iztueta 1767an jaio zen, Zaldibian. Idazlea eta dantzaria izan zen. 1824an idatzi zuen Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia, beren soñu zar eta itz neurtu edo versoaquin. Baita berac ongui dantzatzeco iracaste edo instruccioac ere liburua.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut