LAZKAO // Iker Azkarate txirrindulari amateurrak (Lazkao, 1994) profesional mailan uztailaren 31n debutatuko du, stagiaire modura, Caja Rural taldearekin. Talde horretan dabil gaur egun ere, baina afizionatu arloan. Goiko taldean probatzeko aukera izan...

Iker Azkarate
Iker Azkarate txirrindulari amateurrak (Lazkao, 1994) profesional mailan uztailaren 31n debutatuko du,
stagiaire modura, Caja Rural taldearekin. Talde horretan dabil gaur egun ere, baina afizionatu arloan. Goiko taldean probatzeko aukera izango du, orain. Continental Profesional mailan dago Caja Rural. Debuta Ingalaterran egingo du Azkaratek, Prudential Ride London proban. Aurten Euskadiko txapeldun atera da, amateurretan.