Barazki ekologikoen festa egingo dute bihar arratsaldean Legorretan
Bihar, Legorretan, barazki festa egingo dute 18:30etik aurrera. 2011. urtean martxan jarritako egitasmoa da honakoa. Barazki festari esker, bertaratzen den orok, tokian landatutako produktuak ezagutu ditzake. «25 - 30 espezie ezberdin izango ditugu ba...
Bihar, Legorretan, barazki festa egingo dute 18:30etik aurrera. 2011. urtean martxan jarritako egitasmoa da honakoa. Barazki festari esker, bertaratzen den orok, tokian landatutako produktuak ezagutu ditzake. «25 – 30 espezie ezberdin izango ditugu barazki festan» adierazi dio HITZAri Fernando Oliveirak, Barazki festako antolatzaileetako bat eta ekoizlea denak.
Hasiera batean datarekin ados jartzen ez baziren ere, «hurrengo astebukaeratan beste ekitaldi batzuk egongo direlako», irailaren 3an, «bihar, egitea erabaki da» nabarmendu du Oliveirak.
Dastaketa eta erakusketa
Herri baratzeak jarri ziren martxan Legorretan 2011n. Oso harrera ona izan duen egitasmoa da; 22 partzela daude denera eta egun 18 daude okupatuta. «Gure baratzetan ateratako produktu- ak jarriko ditugu ikusgai Barazki festan» adierazi du Oliveirak. «Ikusi bakarrik ez gainera, das-tatzeko aukera ere izango dute gerturatzen direnek» gehitu du, «gure baratzetako produktuekin hainbat plater prestatuko ditugulako».
Partzelak eskuragarri
Legorretako udalak dituen partzeletatik lau libre daude eta urte hasieran egingo da deialdia, interesa duten herritarrek aukera izan dezaten baratze bat izateko. Legorretan erroldatuta egotea eta produkzio ekologikoa dira bete beharreko baldintzak. 100 euroko fiantza jarri beharko dute hasieran eta mantenimenduagatik, 6 euroko errenta.













