Txirrindulari ezkiotarrak Murias taldearekin egin zuen debuta profesionaletan iaz
Gipuzkoako hainbat komunikabidek zabaldu dutenez, Alex Aranburu txirrindulari ezkiotarrak Murias taldea utzi eta Caja Ruralekin lehiatuko du hurrengo denboraldian. Ezkion 1995. urtean jaioa, Aranburuk iaz egin zuen debuta profesionaletan Euskadi Basque Country Murias taldearekin. Kontinenal mailan lehiatzen du Muriasek. Caja Ruralek, ordea, Kontinental Profesional mailan, eta horrek Euskal Herriko Itzulia edo Espainiako Itzulia bezalako probetan parte hartzeko aukera emango lioke Aranbururi.