Gaztetxearen 10. urteurreneko bazkaria
Beasaingo gaztetxeak 12 urte bete ditu abuztuan eta ostegunean hasi eta larunbatera bitartean ekitaldi sorta antolatu dute ospatzeko. Adin desberdinetako herritarrak erakarri nahi dituzte gaztetxera. «Mila arrazoi dauzkagu ospatzeko: lan asko egiten dugu urtean zehar, gaztetxea aurrera doa eta proiektu asko ditugu. Gaztetxea bizirik dago», diote gaztetxeko kideek.
Ping-pong txapelketa eta Aizkorrira irteera egin dituzte orain artean, baina biharko eguna, larunbata, da ospakizunaren egun nagusia. 14:00etan bazkari herrikoia egingo dute. Arrano, Xuber eta Irizar tabernetan eros daitezke txartelek 8 euroan. Ondoren, Jimmy Muelles bakarlariaren saioa izango da. 17:30etik aurrera, berriz, bi eskenatokietan, estilo desberdinetako musika izango da protagonista: reggae, ska, rock&rolla, folk, hardcore… The Bobby’s, Ziribulio Sound, Znort Facers, Hilkar, Novues Ordo eta Skaleak taldeak gonbidatu dituzte. Amaitzeko, Olarius&Brothes disko jartzaileak izango dira. Mozorro eguna ere izango da larunbata; gaia, zirkuko animalein eta pertsonaien matxinada.