Bizikleta festan parte hartzeko izena ematen
Goizean erraldoi eta buruhandien kalejira euriagatik bertan behera utzi behar izan badute ere, aurrera darraite atzo gauean hasitako Agorreko Santikutz jaiek Legazpin. Arratsaldeko bizikleta festak, beti bezala, egundoko arrakasta izan du partaidetza aldetik, eta iluntze-gauean bertso, kantu eta rockaren txanda etorriko da.
Biharko eguna sukaldaritzak, folkloreak, kirolak eta musikak hartuko dute, eta igandean, berriz, egun osorako ekitaldiak daude prestatuta, tartean txikienentzeko zezentxo eta zalditxoak.
Jaiek hurrengo asteko igandean izango dute amaiera, Gorostiaga mendiko erromeriarekin.
Egitaraua
Ostirala
20:00. Bertso-triki poteoa. Bertsolariak: Maialen Akizu, Gemma Urteaga eta Ane Beloki. Gurrutxaga paretik hasita.
21:30. Kantu afaria, Gernika plazan.
23:30. Kontzertua txoznetan: Egurra Ta Kitto.
Larunbata
10:30. Duatloi txikia, Euskal Herria plazan.
11:00. Sukaldari lehiaketa, azokan.
11:30. Erraldoien alardea, Latxartegi kaletik abiatuta.
14:00. Sukaldari lehiaketaren sari banaketa, plazan.
15:30. 3×3 saskibaloi txapelketa herrikoia, Azokan.
17:30. Atletismoko XVII. Milia Hiritarra, Aizkorri kalean.
18:00. Erraldoien alardea, erdiguneko kaleetan.
18:00. Telleriarteko talogileak, Euskal Herria plazan.
19:30. Grupo Folclórico Raíces Extremeñas taldearen dantza emanaldia, Euskal Herria plazan.
23:30. Kolpez Blai Perkushow, erdiguneko kaleetan.
00:30. Iosu Rodriguez DJ, txoznetan.
Igandea
10:00. Probintzi mailako bola txapelketa, Danantzako bolatokian.
13:00. Legazpi Musika Bandaren kalejira eta emanaldia, Euskal Herria plazan.
16:00. Herri mailako plater tiraketa, Urtatzazar tiro zelaian.
17:00. Zezentxoak eta poniak, Euskal Herria plazan.
19:00. A.M. Big Bandaren emanaldia, Euskal Herria plazan.
Irailak 18, igandea
09:00. BTT trabesia herrikoia, Euskal Herria plazatik abiatuta.
11:00. Meza, hamaiketakoa eta erromeria Gorostiaga mendian.