Igartza-Loinatz auzoko jaiak dira asteburuan Beasainen
Aurten ez da bigantxarik izango
Gaur arratsaldean hasiko dira Igartza-Loinatz auzoko festak Beasainen. 17:00etatik aurrera, Loinatz futbol zelaiaren ondoko aparkalekua festa gune nagusia bilakatuko da barraken irekierarekin.
Adin desberdinetako herritarrei zuzendutako ekitaldiak prestatu dituzte Igarloi elkartekoek, eta Igartzako dantzarien egunak eta Gaztetxearen 12. urteurrenak osatuko du egitaraua.
Aurten, ordea, ez da bigantxarik izango. Horixe izan da aurreko urteetan jende gehien erakarri duen ekitaldietako bat, bigantxen eta ponien saioa. Horien ordez, gurpildun zezentxoekin bi entzierro egingo dituzte Loinazpe eta Florenzio Axpe artean; larunbatean eta igandean.
Jaien egitaraua
Ostirala 17:00. Barraken irekiera. 18:00. Danbatekoa. 18:15. Buruhandiak. 18:45. Umeen karaokea. 19:15. VIII. Ardo dastaketa. 22:30. Helduen karaokea. Larunbata 11:00. Haur jolasak. 12:45. Igartzako dantzariak. 13:00. Poteoa Ezk txarangarekin. 16:00. XXVI. Mus txapelketa. 16:00. Apar festa. 16:45. Patata tortila lehiaketa. 17:00. Igartzan, erromeria. 17:30. Kontzertuak Gaztetxean. 19:30. Entzierro txikia Ezk txarangarekin. 20:00. Poteoa txarangarekin. 21:00. Herri afaria mozorroturik eta mozorro lehiaketa. 22:30. Dantzaldia: The Song. Igandea 11:00. Puzgarriak. 12:30. Laguntasuna Errondaila. 13:00. Entzierro txikia Loinazpe eta Florenzio Axpe artean. 14:30. Bazkari herrikoia, paella erraldoia. 17:00. Bakarrizketak: Gelete. 18:30. Buruhandiak. 19:00. Trikipoteoa. 20:30. Festen amaiera.














