Kantu-afaria egingo dute gaur Legazpin
Agorreko Santikutz jaien barruan, gaur iluntzean kantu-afaria izango da Legazpin, Gernika enparantzan, Doinua Musika eskolak bultzatuta. Hitzordua 21:30ean da. Eguraldi txarra eginez gero, ekitaldia Azokan izango da. Aurten, aurreko urteetako ohitura berreskuratu eta ogitartekoak eta edaria (ura eta ardoa) izango dira bertan salgai 21:00etatik aurrera, 3 euroren truke.
Urteak dira Doinua Musika eskolak bultzatuta Agorreko Santikutzetako ostiral iluntzean kantu-afaria egiten dela. Gernika enparantzan aulkiak eta taulatu txiki bat jartzen dira, eta Doinuako irakasle eta ikaslek eta herriko beste hainbat musikarik gidatuta, euskal abestien errepasoa egiten da.
Kantu-afariarekin hasi aurretik, 21:00etatik aurrera, 2010eko kantu-afarian Txakel Urartek ateratako argazkien bilduma proiektatuko da.