Aspanogik 25.000 euroko laguntza jaso du, Lazkaoko elkartasun jaian bildutakoa
Haurren minbiziaren ikerkuntzara bideratuko du elkarteak dirua. NerGroupek eta udalak Lazkaoko herria eskertu dute, uztailaren 2ko elkartasunagatik. Kirol erronkak segitu egiten duHaur minbizidunen familien Aspanogi elkarteak 25.289 euroko diru kopurua...
Haurren minbiziaren ikerkuntzara bideratuko du elkarteak dirua. NerGroupek eta udalak Lazkaoko herria eskertu dute, uztailaren 2ko elkartasunagatik. Kirol erronkak segitu egiten du
Haur minbizidunen familien Aspanogi elkarteak 25.289 euroko diru kopurua jaso du, gaur, Lazkaoko udaletxean egindako ekitaldian. NerGroup kooperatiba elkargoak eman dio txekea lehendakariari. Uztailaren 2an ospatu zen elkartasun festa, eta han bildua da.Esker emate ekitaldi bihurtu da, ezinbestean, juntadizoa. Han izan dira NerGroupen ordezkari Juanje Anduaga, Aspanogiren lehendakari Bittor Andonegi, festaren ideiatzaile eta bultzatzaile Joseba Arratibel eta Etor Mendia, eta Lazkaoko alkate Felix Urkola.
Jaiaren «helburu guztiak» bete zirela ziurtatu dute: «Aspanogirekin eta bere kausarekin bat egitea, eta ez dirua emanda soilik, zerbait antolatuta baizik. Oso arrakastatsua izan zen uztailaren 2ko festa. Gure enpresetako 55 langilek parte hartu zuten, baita ere, boluntario», dio Anduagak. Lazkaoko eragileek, elkarteek, herritarrek eta udalak ere babestu eta lagundu zuten.
Kirol erronka, aurrera
Festaren antolatzaileek, bestetik, haurrek egindako marrazki-muntaia bat oparitu diote NerGroupi, koadro handi batean. Egoitzan jarriko du elkargoak.
Aspanogiren aldeko ekimenak kirol erronka modura segitzen du, orain. Lehengo astean Donostiako Triatloian irten ziren bi lazkaotar; igandean, Ordizian, Marino Lejarreta Klasikoan taldekako erlojupekoan ariko da txirrinduzale talde bat. 2017an Roth-eko (Alemania) ironman proba egitea dute helburua.












