Goierriko 13 udalerritan azpiegiturak hobetzeko lanak egingo dituzte
Kirol ekipamenduak hobetzetik plaza berriak sortzera, hainbat inbertsio burutuko dituzte herriek. Aldundiak kostuaren zati bat diruz lagunduko du, lurraldearen orekarako inbertsio bezalaDagoeneko bukatuta ez badaude, hastear edo hasita behar dute Goier...
Kirol ekipamenduak hobetzetik plaza berriak sortzera, hainbat inbertsio burutuko dituzte herriek. Aldundiak kostuaren zati bat diruz lagunduko du, lurraldearen orekarako inbertsio bezala
Dagoeneko bukatuta ez badaude, hastear edo hasita behar dute Goierriko 13 udalerritan herriko azpiegiturak edo zerbitzu publikoak hobetzeko lanek. Mota askotako proiektuak sortu dituzte udalek, beti ere tokian tokiko interesekoak. Kirol kantxak edo bidegorriak hobetzea, herri jabetzako instalazioak berritzea (mediku kontsultak, haurtzainde- giak edo museoak kasu), edo zaharkitutako espazio publikoak txukuntzea (plazak, haurren jolas parkeak…) izango dira Goierriko jarduera batzuk.Gipuzkoako Foru Aldundiaren inbertsio programa batek zati bat finantzatuko die. Udal batzuek bi proiekturentzat laguntza jaso dute. Beste diru laguntza lerro batean herri- eta baserri-bideak berritzeko sosak jaso ondoren, aldundiak interes lokaleko inbertsioen 2016ko poltsatik ordainduko ditu obrak.
Gehienekoa 22.000 euro
Proiektuaren arabera, lagundutako aurrekontuaren portzentaia aldatu egiten da: %14tik %80ra (Zaldibiako arrantza eskolako jardueraren kasuan). Jasotako laguntza ez da 22.000 eurokoa baino handiagoa, inon.
Herrialdeko 61 proiektuk jaso dute finantzaketa, horien artean Goierriko 13 herritako 18 lanek. Denera 3,6 milioiko inbertsio kopurura iritsiko dira udalak. Azaroaren 20rako gauzatu behar dira proiektuak.
Gipuzkoaren «lurralde orekaren helburua aurrera eramatea» da egitasmoaren xedea. Aldundiak 864.000 euro bideratu ditu aurtengo laguntza deialdian, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentutik.












