Lazkaoko Hiribarren kalea hiritartzeko lanen bigarren fasea hasi da
Herenegun ekin zioten Lazkaon Hiribarren kaleko urbanizazio lanen bigarren faseari. Elosegi kalearen jarraipena berrituko dute, herri sarrerako bidegurutze alderaino. Espaloiak zabalduko dituzte, eta bide-zorua goratuko dute.Abuztuan hasi ziren Hiribar...
Abuztuan hasi ziren Hiribarreneko obrak. Iparragirre-Orsa enpresa batasuna ari da exekuzioa burutzen. 506.000 euroko aurrekontua izango du.
Zirkulazioan aldaketak
Beasain aldetik autoarekin Lazkaora sar badaiteke ere, herritik irteteko erreia itxi egin dute, obrengatik. Iturrialdea kale berritik hartu behar da. Lanak hiru hilabeteko iraupena izango du.












