'Esoporen alegiak' ingelesez kontatuko dituzte Lazkaon
LAZKAO // Ipuin kontaketa ingelesez antolatu du Lazkaoko Udalak, biharko. Aesop's fables (Esoporen alegiak) kontakizuna egingo dute, haurrentzat. 5-9 urte artekoentzat pentsatuta dago emanaldia. Udal liburutegian izango da saioa, bihar 17:00etan.












