Jai giroa, proba bitxia eta aldarrikapena Elkartasun Egunean
LAZKAO // Lazkaon larunbatean ospatu zuten XI. Elkartasun Eguna, preso eta iheslari politikoen eskubideen alde. Kartzeletara senideak eraman eta ekartzeko Mirentxin ekimeneko furgonetarekin apustu berezia egin zuten, kalean. Giza-proba eran, aurretik t...
LAZKAO // Lazkaon larunbatean ospatu zuten XI. Elkartasun Eguna, preso eta iheslari politikoen eskubideen alde. Kartzeletara senideak eraman eta ekartzeko Mirentxin ekimeneko furgonetarekin apustu berezia egin zuten, kalean. Giza-proba eran, aurretik tiraka launa lagun jarri, eta plazatik Aresoko bidegurutzera ibilgailua zeinek azkarren eraman, erronkak egin zituzten. Bazkaltzen 150 lagun elkartu ziren, plazan. Manifestazioa egin zuten gero. Areria aurrean geldialdia egin zuten, Belen Gonzalez presoa —etxeko espetxealdian dago— bizi den inguruan.