Ingurumen mahaiak bigarren bilera egingo du bihar
LEGORRETA // Legorretako Ingurumen mahaia bigarrenez bilduko da bihar, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Urrian sortu zuten mahai hori, hondakinen kudeaketaren jarraipena egiteko. Udalean ordezkaritza duten bi alderdiek eta interesa duten herritar ...
LEGORRETA // Legorretako Ingurumen mahaia bigarrenez bilduko da bihar, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Urrian sortu zuten mahai hori, hondakinen kudeaketaren jarraipena egiteko. Udalean ordezkaritza duten bi alderdiek eta interesa duten herritar guztiek parte har dezakete bertan. Udalak, «bilera irekiak» direla eta «zenbat eta herritar gehiagok parte hartu, aniztasun handiagoa» izango dela gogorarazi du.