«Ez dut sinesten ez naizela gehiago Gainzuri ikastetxera etorriko»
Inma Albisua (Zumarraga, 1956) irakasleak erretiroa hartuko du ostiral honetan. 36 urte eman ditu Gainzuri ikastetxean lanean eta zuzendaria izan zen 20 urte luzetan. Nolatan irakasle? Psikologia ikasi nuen, Salamancan.
«Lankide zoragarriak eduki ditut eta datozenei laguntzeko prest nago» «Ume bat aurrera ateratzeko, eskolak eta familiak bat egin behar dute»Irakasleek gizartearen babesa sentitzen al duzue? Ume bat aurrera ateratzeko, eskolak eta familiak bat egin behar dute. Konfiantza ezinbestekoa da. Gehienetan badago, baina batzuetan elkar ulertzeko zailtasunak daude. Gurasoek gure esku jartzen dute beraien altxor preziatuena eta konfiantzarik ez badago, nekez aterako ditugu aurrera haur horiek. Zeintzuk dira 36 urte hauetako oroitzapen politenak? Pozgarriena haurrak eskolara pozik etortzea da. Egunero ordu asko ematen dituzte hemen eta jolastu egin behar dute, pozik egon behar dira… Eskolan gustura daudenean, niretzat egun beteak dira. «Zein ondo pasa dugun gaur», pentsatzen dut batzuetan. «Umeek barre, jolastu, ikasi, hitz egin, borroka, negar… egin dute, baina zein ondo pasa dugun!». Egia esan, oso ondo pasatzen dut eskolan. Beti txikiekin lan egin dut. Asko zurrupatzen dute, baina dena ematen dute. Ikasturte hasierak ere oso politak izaten dira, beti irakasle berriak etortzen baitira eta haize berria ekartzen baitute. Bilera baten ondoren gurasoekin afaltzera joatea ere oso polita da. Une gogorrak ere bizi izango zenituen. Bai, baina sekula ez naiz bakarrik sentitu. Beti jende asko eduki dut inguruan. Une gogorrei denok elkarrekin egin diegu aurre. Lankide zoragarriak eduki ditut eta datozen guztiei laguntzeko prest nago. Irakasle lana ez da zaila ondoan lagunduko zaituen norbait baduzu. Ostiralean hartuko duzu erretiroa. Nola sentitzen zara? Arraro. Ez dut sinesten ez naizela gehiago etorriko. Baina atzetik lan egiteko prest dagoen jende asko dator eta ateak ireki behar zaizkie. Ez dakit zer egin behar dudan hemendik aurrera. Gauza asko ditut egiteko, baina ez dut ito nahi. Lehenengo egoera berrira egokitu behar naiz. Gainzurin geldituko direnei zer edo zer esan nahi al diezu? Animoak eman besterik ez. Ilusioarekin jarrai dezatela. Gure lana oso garrantzitsua da eta ondo lan egiten ari gara. Behar nauten edozer gauzatarako hemen egongo naiz.













