Aristrain enpresariari 64 urteko kartzela zigorra eskatu dio Fiskaltzak
Madrilgo Fiskaltzak 64 urteko kartzela zigorra eta 1.190 milioi euroko isuna ordaintzeko eskaera egin du Jose Maria Aristrain de la Cruz enpresariaren (Olaberria, 1963) aurka, Pozuelo de Alarcongo (Madril, Espainia) auzitegian. Zerga iruzurra leporatu ...
Ustez iruzur egindako diru kopuru hori Arcelor SA, Arcelor Mittal SA eta Arcelor Mittal Steel enpresen mozkinei dagokien zerga da, baita Arcelor Mittalen akzioen salmentatik azken urtean lortutako gainbalioarena ere.
Aristrain Arcelor Mittal multinazional indiarraren %2aren jabea da, eta Forbes-en arabera munduko 67. dirudunena.













