CAFeko langileek beste lau lanuzte gehiago iragarri dituzte
Beasaingo eta Irungo CAFeko langileek kalitatezko enpleguaren alde eta azpikontratazioaren aurkako borrokan jarraitzen dute. Azaroaren 3an, 8an eta 10ean egindako lehenengo lanuzteen ondoren, hilaren 14an bilera izan zuten enpresa batzordeak eta zuzend...
Beasaingo eta Irungo CAFeko langileek kalitatezko enpleguaren alde eta azpikontratazioaren aurkako borrokan jarraitzen dute. Azaroaren 3an, 8an eta 10ean egindako lehenengo lanuzteen ondoren, hilaren 14an bilera izan zuten enpresa batzordeak eta zuzendaritzak, azken honek deituta. «Lan produktiboen azpikontratazioak eteteko eta tailerreko langileen zein enplegatuen kontratazioak burutzen hasteko Komiteak eta langile batzarrak Zuzendaritzari egindako eskaerari, azken honek emandako erantzun ez nahikoaren aurrean», mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute CAFeko langileek. Pasa den ostegunean egin zituzten batzarrak. Beasaingo kasuan, 884 langilek hartu zuten parte; 731 langilek lanuzteak egitearen alde bozkatu zuten, eta 84k ezetz. 68 langilek zurian bozkatu zuten eta boto bat, baliogabea zen.
Batzarrean, era berean, aparteko ordurik ere ez sartzea onartu zuten.