Materialak biltzen ari dira elkartasun azokarako
LEGORRETA // Beste behin ere Elkartasun azoka egingo dute Legorretan abenduaren 18an. Hori dela eta, azokan saltzeko gaiak eta materiala emateko eskatu du Ongizate lantaldeak. Abenduaren 9ra arte utz daitezke jostailuak, etxe tresna elektrikoak, diskoa...
LEGORRETA // Beste behin ere Elkartasun azoka egingo dute Legorretan abenduaren 18an. Hori dela eta, azokan saltzeko gaiak eta materiala emateko eskatu du Ongizate lantaldeak. Abenduaren 9ra arte utz daitezke jostailuak, etxe tresna elektrikoak, diskoak, liburuak edo jantziak udaletxean edo kultur etxean. Ateratzen den dirua garabidean dauden nazioarteko herrialdeetako erakundeei ematen zaizkien diru-laguntzetara bideratzen da eta aurten ere horrela egingo dute.